Zabalik Doneztebeko Euskaltegian izena emateko epea

Euskaltegian euskara ikasteaz gain, etxean ikasi zenuen euskara indartu ahal izanen duzu, eta euskaraz seguru eta eroso idazten ikasiko duzu.
Euskaltegian urteetako esperientzia topatuko duzu eta irakasteko metodorik errazena. Gainera, klasera joaten ahal zara edo etxetik ikasten ahal duzu, autoikaskuntza metodo baten bitartez (ordenagailua eta internet bitartez).

Azkenik, aipatu behar dugu, Malerrekako Mankomunitateak diru-laguntzak eskaintzen dituela.

Informazio gehiago:
Doneztebeko euskaltegia: 948 451 555 / malerreka@ikaeuskaltegiak.eus

Izena emateko epea IRAILAREN 30era arte egonen da zabalik.

 

Zabalik Doneztebeko Euskaltegian izena emateko epea