Bai Euskarari: Diru-laguntza deialdia

Malerrekako Mankomunitateko Euskara Batzordeak Bai Euskarari Ziurtagiria duten erakunde, enpresa eta saltokiei diru-laguntza bat ematea onartu zuen.

Diru-laguntza jasotzeko honako dokumentazio hau aurkeztu beharko duzue mankomunitatean:

- IFKren fotokopia.
- Bai Euskarari Ziurtagiriaren 2016ko fakturaren fotokopia.
- Fakturaren ordainagiria.
- Deialdiaren azkeneko orrian dagoen eskaera orria betea.

Diru-laguntza aurkezteko azkeneko eguna AZAROAREN 18a izanen da.

Informazio gehiago:
Malerrekako Euskara Zerbitzua:
948 451 746
euskarazerbitzua@malerreka.infolocal.org

 

Bai Euskarari: Diru-laguntza deialdia