SOLASLAGUNA: AURKEZPENA DONEZTEBEN AZAROAREN 2an

Azaroaren 2an, asteazkena, Solaslaguna programaren aurkezpen merendua eginen dugu Donezteben, Malerrekako Mankomunitatearen egoitzan, 19:00etan.

Baztango, Bortzirietako eta Malerrekako Solaslaguna 2007an sortu zen. Solaslaguna programan euskarazko mintzamena hobetu nahi duten hiztunak (bidelariak), txukun solastatzen direnekin (bidelagunak) elkartzen dira talde ttipietan (normalean launaka edo bosnaka), astean behin eta ordu betez. Iaz 100 lagun izatera ailegatu ginen eskualdean.

Solaslaguna bezalako programetan parte hartzen dutenek euskara maila hobetzeaz gain, gehiagotan erabiltzen dute eta ongi pasatzen dute, saioetan hagitz gustura egoten direla aipatzen dute.

Euskara ikasten ari diren lagunei lagundu nahi badiezu, edo zure ahozko euskara maila hobetu nahi baduzu SOLASLAGUNA da bilatzen duzuna.

Solaslaguna programan parte hartu nahi baduzu edo programari buruzko informazioa jaso, aukera polita izanen dugu azaroaren 2an.

Informazio gehiago:

SOLASLAGUNA: AURKEZPENA DONEZTEBEN AZAROAREN 2an