HERRIAN EROSI, EUSKARAZ EROSI MERKATARITZA KANPAINA

Azkeneko ikerketa soziolinguistikoetan argi islatzen da Baztan, Malerreka eta Bortzirietako bezeroek eskertzen dutela zerbitzua euskaraz jasotzea. Gainera, kontuan hartu behar da eskualde honetan euskaraz ongi hitz egiten duten hiztunak %80 inguru direla.

Baztan, Malerreka eta Bortzirietako Euskara Zerbitzuek gure eskualdeko merkataritza bultzatzeko kanpaina bateratua abiatuko dugu dagokigun esparrutik, Euskararen sustapenetik.

Kanpainaren lelo nagusia HERRIAN EROSI, EUSKARAZ EROSI izanen da. Aukeratu dugun irudiak euskaraz erosi nahi duten pertsonei egindako KEINU POSITIBO bat adierazi nahi du.

Kanpainan parte hartzeko irizpide bakarra zehaztu dugu: saltoki, ostatu edo enpresako langileek gutxienez euskara ulertu beharko dute. Kanpainan parte hartzea DOHAINIK izanen da.

Kanpaina honen bidez hainbat euskarri paratuko ditugu merkatari eta ostalarien esku:

  • • Irekita/Itxita kartel txikia
  • • Ordutegia kartel txikia
  • • Atean paratzeko biniloak. Bi binilo sortu ditugu honako mezu hauekin:
  •         o Gurekin euskaraz lasai aski: Zerbitzua euskaraz emateko gaitasuna dutenendako.
  •         o Poliki baina euskaraz: Euskaraz ulertzeko gai direnendako.
  • • Aurreko bi mezuekin mahai-gainekoak ere sortu ditugu.
  • • Merkealdia kartela.

Argazki lehiaketa
Kanpainari indar emateko eta bezeroak inplikatzeko asmoz, argazki lehiaketa bat eginen dugu. Argazkiak kanpainan parte hartzen duten saltoki edo ostatutan atera beharko dira eta gaia honako hau izanen da: Euskara eta merkataritza.

Lehiaketan bi sari banatuko dira, lehena argazkia egin duen pertsonari, bigarrena argazkia aterata dagoen saltoki edo ostatuari.

Epea: OTSAILAREN 20tik APIRILAREN 7ra.
Baldintzak: Argazkia Herrian erosi, euskaraz erosi kanpainan parte hartzen duten saltoki edo ostatutan aterata egon beharko du.

Argazkia whatsapp bidez bidaliko da 638 529 785 telefono zenbakira.

300 EURO SARITAN
• 150 € erosketa txarteletan argazki onenari
• 150 € erosketa txarteletan argazkia atera den saltoki edo ostatuari

Nola parte hartu HERRIAN EROSI, EUSKARAZ EROSI kanpainan?
Kanpainan parte hartzeko aski izanen da Baztan, Malerreka edo Bortzirietako Euskara Zerbitzuekin harremanetan jartzea.

Epea:
    • Argazki lehiaketa: Parte hartu ahal izateko lehenbailehen izena eman beharko da. Hasiera batean, otsailaren 16a jarri genuen azken eguna, baina, hobetsi dugu OTSAILAREN 28ra arte luzatzea.
      • Kanpainan urte osoan zehar parte hartzen ahal da.

Kanpainaren antolatzaileak: Baztango Udala (Euskara Zerbitzua), Malerrekako Mankomunitatea (Euskara Zerbitzua) eta Bortzirietako Euskara Mankomunitatea.

Kanpainaren babesleak: Denok Bat merkatarien elkartea

Kontaktua eta informazio gehiago:

Malerrekako Euskara Zerbitzua: Eneko Anduaga: 948 451 746 / euskarazerbitzua@malerreka.infolocal.org

 

HERRIAN EROSI, EUSKARAZ EROSI MERKATARITZA KANPAINA
HERRIAN EROSI, EUSKARAZ EROSI MERKATARITZA KANPAINA