Baztan, Malerreka eta Bortzirietako 100 saltoki eta ostatuk baino gehiagok eman dute izena HERRIAN EROSI, EUSKARAZ EROSI kanpainan.

Otsailean abiatu genuen HERRIAN EROSI, EUSKARAZ EROSI kanpaina eta izan dugun harrera oso ona izan da, 100 saltoki eta ostatuk baino gehiagok eman dute izena kanpainan.

Irudian kontsultatzen ahal duzue zein saltoki edo ostatuk parte hartzen duen kanpainan. Euskaraz aritzen ahal da lasaitasun osoz GUREKIN EUSKARAZ LASAI ASKI duten tokietan, eta poliki aritzen ahal da POLIKI BAINA EUSKARAZ mezua duten tokietan.

Argazki lehiaketa:
Argazkiak irudian agertzen diren edozein saltoki edo ostatutan ateratzen ahal dira eta gaia “Euskara eta merkataritza” da. Argazkiak 638 529 785 telefonora bidali behar dira Whatsapp bidez. 150 euro irabaziko ditu argazkirik onena ateratzen duen pertsonak eta beste horrenbeste argazki hori atera den saltoki edo ostatuak.
Animatu eta, herrian eta euskaraz erosi!