AUTODEFENTSA TAILERRA ETA MASKULINITATE BERRIAK

Bihar emango zaio amaiera Malerrekan martxoak 8aren harira antolatu diren ekitaldiei.

  1. Autodefentsa tailerra. Doneztebeko kiroldegian (9:00-15:00). Helburu nagusia indarkeria matxistaren aurrean eskualdeko emakumeen ahalduntzea sustatzea da. Horretarako, erasoak identifikatzeko tresnak jarriko dira eskuragarri eta hauei aurre egiteko estrategia fisiko nahiz emozinalak landuko dira.
  2. Maskulinitate berriak tailerra. Elgorriagako ostatuan (10:00-14:00)

Bi tailerrak Emagin Elkarteak eramango ditu aurrera. Malerrekako Mankomunitateko Prebentzio Batzordeak eta Malerrekako Gazte Asanbladak elkarlanean antolatu dituen ekimenak dira.

AUTODEFENTSA TAILERRA ETA MASKULINITATE BERRIAK