DROGEZ SOLASTEKO...IZAN DITZAGUN GAUZAK ARGI

ALKOHOLA, MDMA, KETAMINA, TABAKOA, SPEEDA,  KOKAINA, KANNABISA, LSD, MONGIAK, METANFETAMINA, HEROÍNA, PMMA.

Ezagutzen al dituzue aipatu berri diren droga horiek guztiak? Badakizue ze efektu eragiten duen bakoitzak? Badakizue ze neurri har ditzakezuen zuen seme-alabengan arriskuak murrizteko eta prebentzioa lantzeko?

Malerrekako Mankomuniteko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak antolatu duen bi eguneko tailerrera gonbidatu nahi zaituzte. Bertan, drogen inguruko informazioa emango zaizue, gaiarekiko kezkak partekatuko dira, droga kontsumoaren jokabideez gogoeta egin eta inguruko zalantzak argituko dira, guraso bezala drogen arriskuak eta kalteak murriztzeko estrategiak landuko dira.

TAILERRA: Drogez solasteko izan ditzagun gauzak argi– HEGOAK ELKARTEA

EGUNAK: Martxoak 28 eta Apirilak 4 (astearteak) – Arratsaldeko 14:40etatik 16:00etara

LEKUA: Mendaur Institutuko Liburutegia

PREZIOA:Debalde 

 

 

DROGEZ SOLASTEKO...IZAN DITZAGUN GAUZAK ARGI