Malerrekan maitasuna askatasunez marrazten dugu

Gaur, ekainaren 28a den honetan, Sexu Askapenaren Nazioarteko eguna ospatzeko Malerrekako Prebentzio Batzordeak hainbat ekitaldi eta sentsibilizaziorako keinu ezberdinak prestatu ditu.

Malerrekako Mankomunitatea osatzen duten 15 herrietan egun hau ospatzeko asmoz, LGTBI+ banderak kokatuko dira udaletxeko balkoietan.

Horrez gain, Zubietan ekitaldi ezberdinak eramanen dira aurrera: lehenik eta behin, txapa tailerra egingo da eskolan arratsaldeko 18:00etan. Ondoren, "Udako amodio bat" filma proiektatuko da 19:00etan eta amaitzean, afari autogestionatua gauzatuko da. 

Malerrekan maitasuna askatasunez marrazten dugu
Malerrekan maitasuna askatasunez marrazten dugu