"Erasoak identifikatzen" tailerra Donamarian

Datorren asteazkenean, uztailaren 26ean arratsaldeko 19:00etan, Donamarian "Erasoak identifikatzen" tailerra izango da Udaleko gela balioanitzean.

Malerrekako Prebentzio Batzordetik antolatuta tailer hau Emaginek dinamizatuko du eta bi helburu nagusi  barne hartzen ditu:

  1. Eraso sexista mota ezberdinak ezagutu eta identifikatzen ikastea (bereziki jendartean oso barneratuta dauden iintentsitate baxuko erasoak).
  2. Eraso sexista ezberdinen aurrean izan beharreko jarrerari buruzko hausnarketa egitea.

Tailerra debaldekoa da, Malerrekako biztanleria guztiari bideratua dago eta ez da beharrezkoa aldez aurretik izen ematea.

"Erasoak identifikatzen" tailerra Donamarian