JUBILOTEKA MALERREKAN

Malerrekako Mankomunitateak, La Caixako Obra Social proiektuaren laguntzarekin, Jubiloteka paratuko du martxan eskualdean irailaren 18tik hasi eta abenduaren 21era bitarte.

Malerrekako jubilatu guztiei zuzendutako zerbitzu honen helburu nagusiak honakoak dira:

  • Pertsonak bere ingurunean aktibo mantentzeko ongizate espazio bat eskaintzea.
  • Elkarren arteko erlazioak bultzatzea.
  • Sormena, memoria, arreta, irudimena, hizkuntza, orientazioa, erlaxazioa eta bertzelako gaitasunak lantzea. 
HERRIA LEKUA EGUNA ETA ORDUA HASIERA EGUNA
Doneztebe Herriko ostatua Astelehenero / 10:00-12:30 Irailak 18
Zubieta Eskola Asteartero / 16:30-19:00 Irailak 19
Donamaria Ludoteka Asteazkenero / 10:00-12:30 Urriak 4
Sunbilla Udaletxea Ortzegunero / 10:00-12:30 Irailak 21

 

KOSTEA: IRAILA (DOHAINIK), URRIA (20€), AZAROA (20€) ETA ABENDUA (15€).

OHARRAK

  • Malerrekako biztanle jubilatu guztiek parte har dezakete aipatutako edozein lau herrietan.
  • Izen-ematea aitzindik Mankomunitatera deituz edo egunean bertara hurbilduz egin ahalko da.

INFORMAZIORAKO:

Mankomunitateko telefonoa 948 45 17 46
Korreoa ssbdoneztebe@malerreka.infolocal.org

 

JUBILOTEKA MALERREKAN