Bai Euskarari ziurtagiria: diru-laguntza deialdia

Malerrekako Mankomunitateko Euskara Batzordeak Bai Euskarari Ziurtagiria duten erakunde, enpresa eta saltokiei diru-laguntza bat ematea onartu zuen.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

- IFKren fotokopia.
- Bai Euskarari Ziurtagiriaren 2017ko fakturaren fotokopia.
- Fakturaren ordainagiria.
- Deialdiaren azkeneko orrian dagoen eskaera orria betea.
- Aitorpena, helburu honetarako administrazio publikoei edo entitate pribatuei eskatutako edo haiek emandako diru-laguntza guztiena

Diru-laguntza eskaera aurkezteko epea: irailaren 25etik urriaren 17ra.

Informazio gehiago:
Malerrekako Euskara Zerbitzua:
948 451 746
euskarazerbitzua@malerreka.infolocal.org

Bai Euskarari ziurtagiria: diru-laguntza deialdia