MALERREKAKO KULTUR BIRA 2017

Malerrekako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak, eta Oizko, Ezkurrako, Elgorriagako eta Bertizaranako udalek Malerrekako Kultur Bira antolatu dute. Kultur bira hau antolatzen den bosgarren urtea izanen da. 2017ko edizio honetan ere programazio erakargarri bat eskaini nahi izan diegu Malerrekako eta inguruko biztanleei. Kultur Bira hau urriaren 7an hasi eta urriaren 28an bukatuko da.

Hauxe izanen da prestatu dugun eskaintza:

• Urriak 7, Oiz: Sergio de Andres. Magia eta ipuin saioa

• Urriak 14, Ezkurra: Dj Porru eta bertso-afaria

• Urriak 21, Elgorriaga. Pepa eta Kutxo pailazoak

• Urriak 28, Legasa. Amaia Elizagoien ipuin kontalariaren bi saio

MALERREKAKO KULTUR BIRA 2017