FERIETAKO KANPAINA - ALKOHOLA ETA ADIN TXIKIKOAK

Bihartik hasita Donezteben ospatuko diren udazkeneko ferien harira, Malerrekako Osasun Zerbitzuak, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak, Hezkuntza komunitatea osatzen duten eragileak (Institutuko eta eskoletako Guraso Elkarteak, Mendaur Institutua, San Miguel eskola eta eskola txikiak), Doneztebeko Udalak, Foruzaingorekin batera elkarlanean ondorengo kanpaina jarri dugu abian: “Adin txikikoen alkohol kontsumoarekiko prebentzioa”. 

Kanpainaren helburu nagusia adin txikikoen alkohol kontsumoarekiko hastapen adina atzeratzea eta kontsumoaren gaiean herritar guztiok dugun arduraren inguruko kontzientzia garatzea da.

Honako sentsibilizazio ekintza lerroak jarri ditugu martxan:

1.- Ikasleak:Ohi dena edatea gehiegi izan daiteke” eskuorriaren banaketa eta lanketa ikastetxeetan.

2.- Gurasoak: Alkoholarekiko prebentzioa sustatzeko gomendioak eta lehen alkohol kontsumoen aurrean pautak.

3.- Ostatu, denda eta komertzioak: Alkohola saltzen den establezimenduei alkohola eta adin txikikikoekiko dituzuen ardura eta ondorio legalak gogorarazteko zirkularra.  

 

Gure desioa ospakizun hau errespetuan eta giro onean pasatzea denez…

  • ONGI PASA PASATU GABE
  • GORA ERRESPETUZKO HARREMANAK
  • ERASO SEXISTARIK GABEKO BESTEN ALDE 

 

FERIETAKO KANPAINA - ALKOHOLA ETA ADIN TXIKIKOAK