Heldu hasi berriendako bertso eskola Malerrekan

Izen ematea otsailaren 14ra bitarte egin daiteke Euskara Zerbitzuan

Heldu hasi berriendako bertso eskola antolatu dute ikasturte honetarako Malerrekako Mankomunitateak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak elkarlanean. Ikastaroak 10 orduko iraupena izanen du, eguna, ordua eta tokia izena ematen duten pertsonekin erabakiko da.
Izen-ematea Malerrekako Euskara Zerbitzuan (948 451 746 telefonoan edo euskarazerbitzua@malerreka.infolocal.org) otsailaren 14ra bitarte egin beharko da eta 20 euro ordaindu beharko dira (10 ikaslea edo langabetua izanez gero).

Heldu hasi berriendako bertso eskola Malerrekan