MARTXOAK 8

Aurtengo martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, ekitaldiz betea dator Malerrekan. 

Lehenengo hitzordua igandean izango da, martxoaren 3an Donostiako Boulevardetik 29. Lilatoiari izango baita goizeko 10:30etan. 

Martxoaren 8an Mendaur Institutuak antolatuta, Lilasterketa egongo da Doneztebeko kaletik barna goizeko 10:00etan. Ondoren adierazpenaren irakurketa egingo da. Arratsaldeko 15:00etan jarraituko du egitarauak j DBH ikasleek bi antzerki izango baitituzte, bata Firin Farandula antzerki taldearen eskutik. Herritarren ere antzerki berdinaz gozatzeko aukera izango dute, Doneztebeko udalak ere hitzordua jarri baitu zinamen arratsaldeko 18:00etarako. 

Mankomunitatetik ere Iruñean egingo den manifestaziorako deia ere zabaldu dugu. Gaztelu enparantzan izango da elkarretaratzea, arratsaldeko 20:00etan.

Doneztebeko Udalak lehen aipatutako ekitaldiaz gain, bestelako ekitaldi batzuk ere antolatu ditu. Larunbatean, martxoaren 10ean mendi abesbatza txikiak eta handiak kontzertua eskainiko dute eliz atarian arratsaldeko 19:00etan eta ondoren poteo morea egongo da. Igandean, ordea, Lankurekin "bakean dagoenari bakean utzi" bakarrizketaz gozatzeko aukera izango da.

Zubietan, martxoaren 10ean (larunbata) "Sarerik gabe" liburuaren aurkezpena antolatu dute arratsaldeko 19:00etarako eskolan. Liburuaren egiletako bat den Izaskun Zubialde bertan izango da. Ondoren, emakumeek afaria egingo dute estalpean.

Azken ekitaldia martxoaren 24ean izango dugu. Mankomunitateik "Ni ta punto" izeneko kontakizun musikatua antolatu da. Iturenen izango da zita, arratsaldeko 18:30etan udaletxeko ganbaran. 

MARTXOAK 8