Euskara ikasle helduentzako diru-laguntza deialdia

Malerrekako Mankomunitateak euskara ikasten ari diren helduendako diru-laguntza deialdi bat argitaratu du.

  • Langabetu, ikasle eta erretiro-pentsiodunek matrikula gastuaren %30 jasoko dute.
  • Egoera ekonomikoaren arabera eskatzaileek matrikularen %50 edo %80 kobratu ahalko dute eskatzaileek.
  • Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2018ko irailak 25.
  • Diruz lagunduko dira 2017ko urriaren 1etik 2018ko abuztuaren 31ra arte egindako ikastaroen matrikula gastuak, ikastaro estentsiboak, trinkoak, barnetegiak eta on line egindakoak.

Informazio gehiago:
Malerrekako Euskara Zerbitzua. 948 451 746 edo euskarazerbitzua@malerreka.infolocal.org (Eneko)

Euskara ikasle helduentzako diru-laguntza deialdia