BAI EUSKARARI ZIURTAGIRIA DUTENEI DIRU-LAGUNTZA DEIALDIA 2018

Malerrekako Mankomunitateak Bai Euskarari Ziurtagiria duten erakunde, enpresa eta saltokiei diru-laguntza bat ematea onartu zuen.

Diru-laguntza jasotzeko honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da mankomunitatean:

  • - IFKren fotokopia.
  • - Bai Euskarari Ziurtagiriaren 2018ko fakturaren fotokopia.
  • - Fakturaren ordainagiria.
  • - Deialdiaren azkeneko orrian dagoen eskaera orria betea.
  • - Aitorpena, helburu honetarako administrazio publikoei edo entitate pribatuei eskatutako edo haiek emandako diru-laguntza guztiena

Diru-laguntza eskaera aurkezteko epea: irailaren 21etik urriaren 11ra.

Informazio gehiago:
Malerrekako Euskara Zerbitzua:
948 451 746
euskarazerbitzua@malerreka.infolocal.org

BAI EUSKARARI ZIURTAGIRIA DUTENEI DIRU-LAGUNTZA DEIALDIA 2018