"INDARKERIA SEXISTEI AURRE EGITEN" TAILERRA

Malerrekako Prebentzio Batzordeak "Indarkeria sexistei aurre egiten" izeneko tailerra antolatu du, azaroaren 25eko ekitaldien barnean. 

Bi tailer gauzatuko dira, bata azaroaren 9an (ortzirala) 14-18 urte bitarteko neskei zuzendutako eta bertzea, azaroaren 30ean (ortzirala) 18 urtez gorako emakumeei bideratua. Bi tailerrak arratsaldeko 17:00etan izango dute hasiera eta hiru orduko iraupena izango dute. 

Tailerraren helburu nagusia, bizipenak elkarbanatzea, saretzea eta autodefentsa tresna sortzaileak denon artean eraikitzea izango da. 

Tailerrak Equala berdintasun elkartearekin egingo dira eta dohainik izango dira.

 

IZEN-EMATEAK: Azaroaren 8 eta azaroaren 29 aitzindik

                            948 45 17 45 telefonora deituz 

                            ssbdoneztebe@malerreka.infolocal.org helbidera idatziz. 

"INDARKERIA SEXISTEI AURRE EGITEN" TAILERRA