Kimaketa hondarrak biltzeko puntua ireki da Sunbillan

Malerrekako inauste hondarrak biltzeko lehenengo puntua martxan jarri da. Mankomunitateak, Sunbillako udalaren laguntzaz, kaxa bat kokatu du kale Nagusian, herriko sarreran.

Bertan, bizilagunen lorategietako hondarrak bota daitezke. Kaxa barruan sartu behar dira ondo pilatuta. Belarra, hostoak eta adar ttikiak onartzen dira.

Honez gain, Mankomunitateak kimaketa hondarrak tratatzeko beste aukera eskeintzen du: bakoitzak bere lorategian konpostatzea eta lortutakoa ongarri bezala erabiltzea. Mankomunitateak konpostagailua doan ematen du, bertatik pasa behar da lortzeko. 

(Argazkia: Amets Inda, Malerrekako Mankomunitateko Hondakinen batzorde buru eta Sunbillako alkatea)

Kimaketa hondarrak biltzeko puntua ireki da Sunbillan