Martxoaren 23an abiatuko da Malerrekako Kultur Bira

Malerrekako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak, eta Ituren eta Eratsungo udalek Malerrekako Kultur Bira antolatu dute. Kultur Birak bi egunez eginen da,, martxoaren 23an eta martxoaren 30ean, Iturenen eta Eratsunen, hurrenez hurren. Emanaldi guztiak doakoak izanen dira.

MARTXOAK 23
ITUREN, HERRIKO ETXEKO GANBARA

19:30:
Antzerkia: Mikel Martinez, ”Tabernaria. Instrukzioak botatzeko ondo bat kaña”
Taberna baterako bakarrizketa da. Tabernariak bere ohiko bezeroak konbokatu ditu, kaña bat ondo botatzen erakusteko.

20:30
Kontzertua: Palenka & Julian
Taldekideen jatorri ezberdinen ondorioz, sortzen duten musikan nahasketa berezia sortu da, musika eslabiarra, balkanikoa, swing-a, runba

MARTXOAK 30
ERATSUN. ESKOLA

11:00etan Ipuin kontaketa: Pello Añorga. 3-10 urte bitarteko haurrendako ipuin-kontaketa saioa.

13:00etan MALERREKA KANTUZ.

18:00etan Bakarrizketa: Barry Manley, Bakarrizkanta
Barry Manley irlandarrak umorea eta musika uztartzen dituen ikuskizuna eskainiko du.

21:00etan afari autogestionatua Elitxen.

Martxoaren 23an abiatuko da Malerrekako Kultur Bira