Konpost eta konposta egiteko material lehorraren banaketa

Zonaldeko auzo konpost-guneetan bildutako konposta hilaren 16an banatuko da, eguerdiko 13tik 14:30tara. Mankomunitatearen nabean izango da, etorkizunean Malerrekako gune garbia izango den tokian. Doneztebeko Leitzako bidean dago kokatuta, Juanotena zurgindegia zegoen lekuan.

Etxe konposta egiteko material lehorra, txirbila eta adar txikiak, ere banatuko da.

Hau jasotzeko bakoitzak bere sakua edo ontzia ekarri beharko du.

Konpost eta konposta egiteko material lehorraren banaketa