EUSKARAZKO UDALEKUAK 2020

Nafarroako udal eta mankomunitateetako Euskara Zerbitzuek euskarazko udalekuen berri ematen duen argitalpena prestatu dute. Bertan euskaraz egiten diren udaleku guztien datuak ageri dira: data zehatzak, lekuak, adin-tartea, prezioak eta izena emateko datak eta argibideak.

COVID-19 birusak sortutako ziurgabetasun egoerak kolokan jar ditzake udan egitekoak diren udalekuak. Baina momentuz, udalekuetako arduradunek adierazi dutenez, udalekuak egiteko asmoak bere horretan dirau, eta uda hurbildu ahala hartuko dituzte dagozkien erabakiak, orduko egoeraren arabera.

Bitartean, izen-emate prozesuak jarraitzen du. Udaleku askok izen-emate epea ireki dute, eta beste batzuek laster eginen dute, esku-orrian adierazi bezala.

EUSKARAZKO UDALEKUAK 2020