Helduek euskara ikasteko edo hobetzeko diru-laguntza deialdia

2020-21 ikasturtean Malerrekako Mankomunitateak euskara ikasten ari diren helduei diru-laguntza emanen die. Diru-laguntza klasean izandako asistentziaren araberakoa izanen da:

  • Asistentzia %85-100 bitartekoa baldin bada ikastaroa DOAN aterako zaie diru-laguntza eskatzen dutenei.
  • Asistentzia %70-85 bitartekoa baldin bada matrikula gastuaren 570 kobratuko da.
  • Asistentzia %70etik beheitikoa baldin bada ez da diru-laguntzarik jasoko.

Diru-laguntza eskatzeko bi epe daude:

  • Ikastaroa bukatu eta gero: 2021eko irailaren 1etik urriaren 1era aurkeztu behar da dokumentazioa.
  • Ikasturte hasieran ere eska daiteke (2020ko irailak 7-urriak 9), kasu honetan ordaindu denaren %75 kobratu ahalko da. Ikasturte bukaeran ere asistentzia eta aprobetxamendua ziurtatzen duen agiria aurkeztu beharko da (asistentzia %70etik beheitikoa bada, ikasturte hasieran jasotako diru-laguntza itzuli beharko da).

Informazio gehiago: euskarazerbitzua@malerreka.eus / 948 451 746

Helduek euskara ikasteko edo hobetzeko diru-laguntza deialdia