Mancomunidad de Malerreka

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzaile gisa duten esperientzia hobetzeko. Webgune honetako edozein estekatan klik egitean, zure nabigatzailean horiek instalatzeko baimena ematen diguzu.

Malerreka aldeko mintzoak

Gidaren izenburuak berak aditzera ematen digu Malerrekan ez dagoela solastatzeko modu bakarra. Hori dela eta, eskualdeko euskaraz ari garelarik, pluralean eginen dugu: Malerreka aldeko mintzoez arituko gara.

Euskalkien muga gertatzen da gure lurretan: alde batean, esan; eta, bertzean, erran. Asko Saldiasen, baina aunitz Sunbillan. Euskalki-mugaren mendebaldean bost, eta ekialdean, aldiz, bortz.

Euskararen aberastasun hori guzia biltzen du gida honek, bai eta euskalkia testuinguru formalean nahiz idatzizkoan erabiltzeko hainbat aholku ere. Izan ere, idazteko orduan, ez da arraroa izaten jendeak bere euskalkia alde batera uztea, euskara batuan hedatuago dauden bertze forma batzuetara jotzeko. Baina berdin-berdin idazten ahal dira solasean ibiltzen ditugun hitzetako aunitz, betiere, Euskaltzaindiak emaniko arauak errespetatuz.

Hortaz, zalantzak uxatzeko, hementxe duzue Malerreka aldeko mintzoak erabiltzeko gida pdf zein formatu irekian. Hala, bakoitzak nahi duen gisan erabili edo egokitu ahal izanen du bertan bildurikoa:

 

Gidako zenbait kontzeptu erranguratsu ikus-entzunezko didaktikoen bidez ere azaldu ditugu. Hementxe harrapatuko dituzue bideo horiek: