Albisteak
2023-24 ikasturtean euskara ikasi duten ikasleendako dirulaguntza deialdia
Irailaren 2tik 30era aurkeztu beharko dute dokumentazioa 2023-24 ikasturtean zehar euskara ikasten aritu diren Malerrekako herritarrek. Matrikula gastuak diruz lagunduko dira, eta laguntzaren zenbatekoa gehienez ere 460 eurokoa izanen da.
MALERREKAKO EGUNEKO ZOZKETAKO ZENBAKI SARITUAK
1. SARIA: 2644 2. SARIA: 0300 3. SARIA: 2120
Artile bilketa eginen du Malerrekako Mankomunitateak uztailean
Interesatuak dauden baserritarrek ekainaren 17a baino lehen deitu beharko dute.
MAIATZAREN 25EAN MALERREKAKO EGUNA OSPATUKO DA SALDIASEN
Bus zerbitzua egongo da Doneztebe eta Saldias artean
AUZOKO KONPOSTAGUNE BERRIAK MARTXAN PARATZEKO BILERAK
Malerrekako Mankomunitateak auzokonposta egiteko gune berriak martxan paratuko ditu Donezteben. Hori dela eta, mankomunitateak bilerak eginen ditu, eta herritarrak bilera horietan parte hartzeko deia egin du. Bileran konposta egiteko behar den informazio guztia emanen da, eta gunea erabiltzeko irizpideak azalduko dira. Horretaz gain, hondakinen inguruan egoten ahal diren zalantzak argituko dira. Bilerak Elizagibela auzoan izanen […]
GARBIGUNEEI ESKER MALERREKAN URTE BATEZ 95 TONA HONDAKIN BEREZI SELEKTIBOKI KUDEATU DIRA ETA 20 TONA HONDAKIN BERRERABILI DIRA
Gaur egungo gizartearen arazo larrienetariko bat eten-gabeko hondakinen sorrera da. Biztanleria kopuru geroz eta handiagoak, batetik, eta gaur egungo kontsumo ereduak, bestetik, geroz eta hondakin kopuru handiagoa sorrarazten dute, eta hondakin horien kudeaketa lehentasun handiko kezka edo gaia bihurtu da. Hori dela eta, gizartean zein ekosistemetan eta biodibertsitatean kalteak ekiditeko, tokiko administrazioek bi erronka garrantzitsu […]
TURISTEI HIZKUNTZA ERREALITATEAREN BERRI EMATEKO ARGITALPENA
Argitalpenak Malerrekako, Baztango eta Bortzirietako hizkuntza errealitatearen berri ematen duen azalpen labur bat dakar euskaraz, gazteleraz, frantsesez, katalanez eta ingelesez.
MANKOMUNITATEAK 2023AN HONDAKINAK MURRIZTEN ETA HORIEK KUDEATZEN JAUZI KUALITATIBO HANDIA EMAN DU
Malerrekako Mankomunitateak 2023an zenbait ekimen martxan paratu ditu hondakinen sorrera murrizteko, eta sortutako hondakinak behar bezala kudeatzeko. Ekimen horiek Nafarroako Gobernuak diruz lagundu ditu, “2022ko Hondakinen Urte Anitzeko Funtsa” eta “2023ko Hondakinen Urteko Funtsa” deialdien bidez.