Mancomunidad de Malerreka

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzaile gisa duten esperientzia hobetzeko. Webgune honetako edozein estekatan klik egitean, zure nabigatzailean horiek instalatzeko baimena ematen diguzu.

08/06/2022

2021-22 ikasturtean euskara ikasi duten helduendako diru-laguntza

Diru-laguntzak ikastaroan izandako asistentziaren araberakoa izanen da. Ikasturtea akituta, asistentzia %85etik goitikoa izan bada, ikastaroa DOAN aterako zaio ikasleari.

DIRU-LAGUNTZA DEIALDIA EUSKARA IKASLEAK 2022

Malerrekako Mankomunitateak 2021-22 ikasturtean euskara ikasi duten pertsonendako diru-laguntza deialdia onartu du.

Diru-laguntzak ikastaroan izandako asistentziaren araberakoa izanen da. Ikasturtea akituta, asistentzia %85etik goitikoa izan bada, ikastaroa DOAN aterako zaio ikasleari.

 

ASISTENTZIA  KLASERA (%)

DIRU-LAGUNTZA

(MATRIKULAREN PREZIOAREN %a)

%86%-100 %100
%70%-85 %75
%0%-69 0

Dokumentazioa aurkezteko epea: 2022ko irailak 1- urriak 4.

 Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Eskaera orria behar bezala beteta eta eransten den ereduari jarraituta.
  • Eskatzailearen nortasun agiriaren fotokopia.
  • Erroldatze ziurtagiria.
  • Euskaltegiko izen-emate orria eta matrikularen ordainagiria.
  • Euskaltegiaren agiria, asistentziari buruzko datuak ematen dituena.
  • Aitorpena, objektu honetarako administrazio publikoei edo entitate pribatuei eskatutako edo haiek emandako diru-laguntza guztiena. Adierazi beharko da eskaerak ebazteke edo ebatzita dauden; azkeneko kasu horretan, erantsiko da kontzesioari buruzko ebazpenaren kopia.