Mancomunidad de Malerreka

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzaile gisa duten esperientzia hobetzeko. Webgune honetako edozein estekatan klik egitean, zure nabigatzailean horiek instalatzeko baimena ematen diguzu.

25/04/2023

2022-23 ikasturtean euskara ikasi duten ikasleentzako diru-laguntza deialdia

Abuztuaren 28tik irailaren 25era aurkeztu beharko dute dokumentazioa 2022-23 ikasturtean zehar euskara ikasten aritu diren Malerrekako herritarrek. Matrikula gastuak diruz lagunduko dira eta laguntzaren zenbatekoa gehienez ere 440 eurokoa izanen da.

DIRULAGUNTZAREN OINARRIAK

Betiere, euskara-ikastaroan egindako asistentzia hartuko da kontuan:

Asistentzia

Diru-laguntza

%86-100 Matrikularen %100
%70-85 Matrikularen %75
%0-69 Ez da diru-laguntzarik jasoko

Eskatzeko baldintzak:

  • 16 urte edo gehiago izatea.
  • Malerrekako udalerriren batean erroldatua egotea.
  • 2023ko urtarrilaren 1etik aitzinera euskaltegian matrikulatutako ikasleen kasuan,
  • Nafarroako Gobernuaren euskara ikasteko dirulaguntza eskatzea.

Aurkeztu beharreko dokumentuak:

  • Eskaera orria.
  • Eskatzailearen nortasun agiriaren fotokopia.
  • Erroldatze ziurtagiria.
  • Euskaltegiko matrikularen ordainagiria.
  • Euskaltegiaren agiria, asistentziari buruzko datuak ematen dituena.
  • Aitorpena, objektu honetarako administrazio publikoei edo entitate pribatueI eskatutako edo haiek emandako diru-laguntza guztiena. Adierazi beharko da eskaerak ebazteke edo ebatzita dauden; azkeneko kasu horretan, erantsiko da kontzesioari buruzko ebazpenaren kopia.

Informazio gehiago Euskara Zerbitzuan: euskarazerbitzua@malerreka.eus / 948 451 746