31/08/2021
Irailaren 1ean hasiko da euskara ikasleen diru-laguntza deialdian dokumentazioa aurkezteko epea
Diru-laguntzak ikastaroan izandako asistentziaren araberakoa izanen da. Ikasturtea akituta, asistentzia %85etik goitikoa izan bada, ikastaroa DOAN aterako zaio ikasleari.
DIRU-LAGUNTZA DEIALDIA: EUSKARA IKASLEAK 2020-21
Malerrekako Mankomunitateak 2020-21 ikasturtean euskara ikasi duten pertsonendako diru-laguntza deialdia onartu du.
Diru-laguntzak ikastaroan izandako asistentziaren araberakoa izanen da. Ikasturtea akituta, asistentzia %85etik goitikoa izan bada, ikastaroa DOAN aterako zaio ikasleari.
Asistentzia | Diru-laguntza |
%86-100 | Matrikularen %100 |
%70-85 | Matrikularen %75 |
%0-69 | Ez da diru-laguntzarik jasoko |
Dokumentazioa aurkezteko epea: 2021eko irailak 1- urriak 1.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Eskaera orria.
- Eskatzailearen nortasun agiriaren fotokopia.
- Erroldatze ziurtagiria.
- Euskaltegiko izen-emate orria eta matrikularen ordainagiria.
- Euskaltegiaren agiria, asistentziari buruzko datuak ematen dituena.
- Aitorpena, objektu honetarako administrazio publikoei edo entitate pribatuei eskatutako edo haiek emandako diru-laguntza guztiena. Adierazi beharko da eskaerak ebazteke edo ebatzita dauden; azkeneko kasu horretan, erantsiko da kontzesioari buruzko ebazpenaren kopia.
Informazio gehiago:
WWW.MALERREKA.EUS
948 451 746 / euskarazerbitzua@malerreka.eus