Irakurri, Gozatu eta Oparitu Malerrekan
Urriaren 13tik eta abenduaren 9ra gauzatuko da hainbat herri eta eskualdetan.
- Urriaren 13tik eta abenduaren 9ra gauzatuko da hainbat herri eta eskualdetan.
- Ekimenaren helburua euskaraz irakurtzeko zaletasuna bultzatzea da.
- Euskaltzaleen Topaguneak antolatu du Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak ekimenarekin bat egin du.
Publiko guztiari zuzenduta dagoen ekimen honetan parte hartzeko ondorengo hiru pausu erraz hauek jarraitu beharko dira:
1. Irakurri. Lehenengo pausoa Doneztebeko liburutegira joan eta euskarazko edozein liburu maileguan hartzean datza.
2. Gozatu. Liburua irakurri eta bukatzean, liburutegira itzuli eta fitxa erraz bat bete beharko da. Bertan, irakurleak bere datuak bete beharko ditu, liburua etxean jasotzeko eta liburua oparitu nahiko liokeen pertsonari mezu bat idazteko aukera izanen du. Fitxa hori liburuzainak jasoko du eta behin ekimenaren epea bukatuta, zozketa batean sartuko da beste parte-hartzaile guztien fitxekin batera.
3. Oparitu. Zozketan irabazle gertatzen direnek beren etxean jasoko dute liburua hasieran idatzitako mezua itsatsita duela eta oparitua izateko prest!
Guztira 500 liburu banatuko dira Euskal Herrian zehar. Horrez gain, Doneztebeko liburutegiak irakurketa gailu elektroniko bat zozketatuko du liburutegiko irakurle parte-hartzaileen artean.