02/11/2022
Malerrekako Mankomunitatea ere Euskaraldiarekin bat
Arigune rola hartuko du Malerrekako Mankomunitateak Euskaraldiaren 3. edizioan
Azaroaren 18tik abenduaren 2ra, Euskaraldiak proposatzen duen ariketarekin bat eginik, Malerrekako Mankomunitateak ere parte hartuko du egitasmoan arigune gisa. Beraz, euskaraz lasai ederrean solastatzeko espazioa izanen da, eta bermatu eginen du bertaratzen den edozein euskaraz aritu ahal izanen dela. Hitzez ekiteko garaia da!