Mancomunidad de Malerreka

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzaile gisa duten esperientzia hobetzeko. Webgune honetako edozein estekatan klik egitean, zure nabigatzailean horiek instalatzeko baimena ematen diguzu.

29/11/2022

Malerrekako Mankomunitatea hondakinen murrizketaren eta hauen kudeaketa egoki baten bidean

Malerrekako Mankomunitateak “2022ko Hondakinen Urteko Funtsa”-k diruz lagunduta 2022 urtean zehar kanpaina ezberdinak garatu ditu hondakinen sorrera murrizteko eta sortutako hondakinak behar bezala kudeatzeko

Malerrekako Mankomunitateak, hondakinen inguruan dagoen arazoaz jabetuta, urratsak ematen jarraitzen du hondakinek ingurumenean sortzen duten eragina arintzeko.

Ildo horretan, 2022an, Malerrekako Mankomunitateak hainbat ekintza eta kanpaina garatu ditu hondakinen sorrera murrizteko eta sortutako hondakinak behar bezala kudeatzeko.

Zehazki, eskoletan elikagaien xahuketa murrizteko, hondakinen sorreraren prebentzioa bultzatzeko, biohondakinen birziklapena sustatzeko eta, oro har, gainerako hiri-hondakinen (bilketa eta balorizazioa) kudeaketa hobetzeko kanpainak garatu dira.

Guztira, 2022an, Malerrekako Mankomunitateak 30.000 euro baino gehiago inbertitu ditu ekintza horiek guztiak egiteko, eta horietatik gehienak “2022ko Hondakinen Urteko Funtsa”-k diruz lagundu ditu.

Gogoan izan behar da Nafarroako mankomunitateek zabortegira bideratzen dugun hondakin tona bakoitzeko ordaintzen dugun kanonaren bitartez hornitzen dela “Hondakinen Urteko Funtsa” izeneko diru poltsa. Urtean zehar poltsa honetan bildutako dirua entitateei itzultzen zaie hondakinen kudeaketa hobetzeko aurrera ateratzen  dituzten ekintzen, eta hauen eta kudeaketa sistemaren ondorioz lortutako hondakinen murrizpen eta hauen balorizazio edota birziklapen datuen arabera.