Mancomunidad de Malerreka

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzaile gisa duten esperientzia hobetzeko. Webgune honetako edozein estekatan klik egitean, zure nabigatzailean horiek instalatzeko baimena ematen diguzu.

26/02/2025

MARTXOAREN 3TIK AURRERA DONEZTEBEKO GARBIGUNEAREN ORDUTEGIA ZABALDU EGINGO DA

 

Malerrekako Mankomunitateak Doneztebeko garbigunearen ordutegia handitzea erabaki du, zerbitzuak izan duen arrakasta eta herritarren eskakizunak kontuan hartuta. Horrela, martxoaren 3tik aurrera, ordutegi berria honakoa izango da:

Astelehenetan: 9:30 – 13:30 eta 15:30 – 18:30

Asteazkenetan: 9:30 – 13:30 eta 15:30 – 18:30

Ostegunetan: 15:30 – 18:30

Garbigune hau funtsezkoa da eskala txikiko eta kudeaketa zaileko hondakinen bilketa optimizatzeko, gainerako gaikako bilketen kalitatea hobetzeko eta 2017-2027ko Nafarroako Hondakinen Planean ezarritako helburuak betetzen laguntzeko. Helburu horiek lortzeko, ezinbestekoa da instalazio egokiak izatea, eta horretarako, 2023an, Mankomunitateak Donezteben garbigunea martxan jarri zuen. Bertan, etxeetan eta merkataritza-gune txikietan sortutako hondakin arriskutsuak eta/edo kudeaketa zailekoak bereizi eta bideratzeko aukera dago (obra-hondakinak, inausketa-hondakinak, zura, tamaina handiko hondakinak, AEEHak, txatarra, etab.).

Bestalde, Mankomunitateak gogorarazi nahi du garbigunean bigarren eskuko merkatua dagoela, berrerabilpena eta trukea sustatzeko. Horrela, materialen bizitza erabilgarria luzatu, etxeko hondakinen sorrera murriztu eta ekonomia zirkularra indartu daiteke.