ONTZI ARINEN HONDAKINEN KUDEAKETA EGOKIA: MALERREKAKO MANKOMUNITATEAREN ERRONKA

Hondakinen sorreraren prebentzioa ahaztu gabe, Malerrekako Mankomunitateak ontzi arinen kudeaketa hobetzen jarraitu nahi du, bide horretan urrats berriak emanez.
Mankomunitatearen helburu nagusietako bat hondakinen sorrera murriztea da eta, aldi berean, sortutako hondakinen kudeaketa etengabe hobetzea.
Ildo horretan, 2024. urtean Mankomunitateak 30.000 euro baino gehiago inbertitu zituen kanpaina ezberdinak garatzeko. Nafarroako Gobernuak 2024. urteko Hondakinen Funtsaren bidez emandako 28.404,75 euroko laguntza baliatuz, hainbat ekimen jarri ziren abian, eraikin publikoetan gaikako bilketa sustatzeko, ikastetxeetan hondakinen prebentzioa bultzatzeko eta zabortegira iristen diren hondakinen kantitatea murrizteko.
Egindako jardueren artean azpimarratzekoak dira ikasleen artean eginiko “Bokatona” edo hamaiketakorako bilgarri berrerabilgarrien banaketa, hondakinak behar bezala kudeatzeko gizarte-laguntzako eragile bat kontratatzea eta birziklatze-egutegia etxeetara banatzea.
Emaitza oso onak lortu diren arren, Malerrekako Mankomunitateak aurrera begira jarraitu nahi du, ontzi arinen kudeaketa egokia bermatzeko. Horregatik, 2025. urtean ontzi arinen gaikako bilketa %10 handitzea du helburu, eta horretarako 50.000 euro baino gehiago inbertituko ditu edukiontzi berriak erosteko eta kanpaina ezberdinak martxan jartzeko.