2022-23 ikasturtean euskara ikasi duten ikasleentzako diru-laguntza deialdia
Abuztuaren 28tik irailaren 25era aurkeztu beharko dute dokumentazioa 2022-23 ikasturtean zehar euskara ikasten aritu diren Malerrekako herritarrek. Matrikula gastuak diruz lagunduko dira eta laguntzaren zenbatekoa gehienez ere 440 eurokoa izanen da.