Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitatea Mancomunidad de Servicios Generales de Malerreka


Web gunerako Pribatutasun Politika










Pribatutasun Politika - Datu Pertsonalen Babesa


  1. Atarikoa


Datu Pertsonalak Babesteko arautegia betez, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie web gune honen bidez ematen dituzten datu pertsonalak Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitatearen fitxategietan jasoko direla, horixe baita Tratamenduaren Erantzulea. Hala, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzuen kudeaketa-lana egiteko eta bere jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira.


Mankomunitateak erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko. Interesdunak kontrakorik adierazten ez badu, datuak epe zehatzik gabe kontserbatuta izan daitezke.


  1. Datu pertsonalak biltzea


Mankomunitateak ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen, bere web gunean sartzeko; alabaina, formulario batzuk erabiltzeko, ezinbestekoa da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea. Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Mankomunitateak erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko.


Erabiltzaileak galarazita izango du eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea. Erabiltzaileak ezingo du erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.


Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Mankomunitateak ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean.


Web gune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika honetan eta web gunearen baldintza orokorretan deskribatutako datuen tratamendurako baimena ematea.


  1. Interesdunen eskubideak


Mankomunitateak erabiltzaileari gogorarazi nahi dio edonoiz erabil ditzakeela sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak. Era berean, emandako baimena edonoiz ezeztatu dezake, baita gai honi buruzko beste eskariren bat egin ere. Horretarako Tratamenduaren Erantzuleari idatzi bat bidali beharko dio, helbide honetara: Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitatea, Zazpigurutze, 2, behea, 31740 Doneztebe/Santesteban (Nafarroa) edo posta elektroniko honetara: mancomunidad@malerreka.infolocal.org. Interesdunak, eskariari emandako erabakiarekin ados ez badago edo erreklamazio bat jarri nahi badu, kontrol aginte eskudunera jo dezake, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (www.agpd.es).


Eskaera lege-ordezkari moduan egiten badu, berriz, Nortasun Agiriaren fotokopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko du.


  1. Segurtasun-neurriak


Mankomunitateak, bere fitxategietako datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak biltzen dituzten fitxategien segurtasun neurriak aplikatzeari buruz indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Mankomunitatearen erantzukizunpekoak.


  1. Cookieak eta Trafiko Datuak


Mankomunitatearen web guneak, erabiltzailearen nabigazioa errazteko eta hobetzeko asmoz, cookieak erabiltzen ditu. Erabilitako cookieak teknikoak dira eta web gunea modu egokian funtzionatzeko oinarrizkoak dira. Mankomunitatearen web guneak berak sortutako cookieak baino ez ditu irakurriko.


Cookie bat web-zerbitzari batek erabiltzailearen disko gogorrean utz dezakeen testu fitxategi bat da; horrela, berriz konektatzen denean identifikatu ahal izango du edo/eta web gunean zehar nabigazioa erraztuko dio. Mankomunitateak erabilitako cookieak erabiltzaile eta ordenagailu bakar bati lotutakoak izango dira; eta ezingo da beste datu pertsonaletara sartu.


Nabigatzaile gehientsuenek automatikoki onartzen dute cookieak erabiltzea; halere, erabiltzaileak bere nabigatzailea konfigura dezake, ordenagailuko pantailan cookieak jaso direla adierazteko, eta bide batez, bere disko gogorrean instala daitezen saihesteko. Kasu honetan, web gunearen bidez emandako zerbitzuen kalitatea eta azkartasuna gutxitu daiteke.


Erabiltzaileak aukera du cookieak baimentzeko, blokeatzeko edo ezabatzeko. Lagungarri gisa, hemen erakusten dugu nola konfiguratu daitezkeen cookieak nabigatzaile desberdinetan.


Google Chrome: Ezarpena. Aukera aurreratuak. Pribatutasuna. Cookieak.

Internet Explorer: Tresnak. Internet Aukerak. Pribatutasuna. Aurreratua.

Firefox: Lehentasunak. Pribatutasuna.

Safari: Lehentasunak. Pribatutasuna.


Erabiltzaileak aurretiko baimena ematen dio Mankomunitateari cookieak erabiltzeko, kontrakoa adierazten ez badu. Horrela, ez da beharrezkoa izango bere baimena jasotzea web gunean sartzen den bakoitzean.


Era berean, Mankomunitatearen web guneak, zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, erabiltzailearen IP helbidea erregistratu dezake. Era horretan, gerora, datuak prozesatu ahal izango dira, esate baterako, ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua eta web-orriko bisitarien jarduera eta erabilera-maiztasuna zein izan den aztertzeko.


Erabiltzaileak aurretiko baimena ematen dio Mankomunitateari bere IP helbidea tratatzeko web gune honetan sartzen denean. Horrela, ez da beharrezkoa izango baimen hau jasotzea web gunean sartzen den bakoitzean.


Aipatutako helburua lortzeko, web gune hau analisiak egiteko baliabideekin neurtua eta aztertua izan daiteke. Aztertzaile horiek orrialdeetako markak eta cookieak erabili ditzakete, Mankomunitatearen web guneko orrialdeetan gertatzen dena aztertu ahal izateko.



  1. Indarraldia


Mankomunitateak beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Mankomunitateak aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria web gune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea web gunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Mankomunitateak gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika horretara.