Mancomunidad de Malerreka

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzaile gisa duten esperientzia hobetzeko. Webgune honetako edozein estekatan klik egitean, zure nabigatzailean horiek instalatzeko baimena ematen diguzu.

Babes ofizialeko etxebizitzak

Malerrekako Mankomunitateak, Babes Ofizialeko Etxebizitzen Patronatuaren bidez (izaera juridiko propioa duen erakunde autonomoa) Donezteben kokatutako babes ofizialeko etxebizitzak kudeatzen ditu. Malerrekako herritarren esku gela bakarreko 20 apartamentu daude, Nafarroako alokairurako babes ofizialeko etxebizitzen baldintza eta prezio berdinetan alokatzeko.

Interesatuek informazio eske Malerrekako Mankomunitateko Bulegoetara jo dezakete.

Prezioak

Urteoro, Nafarroako Gobernuak alokairu eta salmentarako dauden babes ofizialeko etxebizitzen prezioak jartzen ditu. Prezio desberdinen taula kontsulta daiteke.

Eskuratzeko baldintzak

Etxebizitza babestua eskuratu ahal izateko ezarritako baldintzak bete beharko dituzte bai etxebizitza eskatzen duen pertsonak, bai bere familia unitateko kide guztiak (batez ere ezkontidea edo bikote egonkorra eta ondorengo adingabeak).

Horrela, etxebizitza babestuak edo laguntza publikoak eskuratzeko gutxieneko baldintza batzuk ezarri dira:

  1. Etxebizitza bizileku ohiko eta iraunkorrerako izatea.
  2. Babes ofizialeko etxeetarako ezarrita dauden ahalmen ekonomikoaren gaineko betekizun horiek bete behar dira (3.000 euro baino gehiago eta Ondorio Anitzetarako Errenta Adierazle Publikoa, IPREM, halako 4,5 baino gutxiago irabaztea).
  3. Ez izatea beste etxebizitza baten edo haren zati baten jabariaren titularra, ez eta hura erabili edo gozatzeko eskubide errealaren titularra (etxebizitza hori non dagoen alde batera utzita).
  4. Azken bost urteetan beste etxebizitza baten edo haren zati baten jabaria nahiz hura erabili edo gozatzeko eskubide erreala eskualdatu ez izana (salbu eta eskualdatzeak ekarritako diru-sarrerak 90.000 eurotik gorakoak ez direnean).
  5. Egoitza-baimena izatea, agiri hori eskatzen ahal den kasuetan, eta Nafarroako udalerriren batean erroldatua egotea.