Hiri-hondakinak
Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateak eskaintzen dituen zerbitzuen artean Malerrekako hiri hondakin solidoak bildu, kudeatu eta tratatzea dago. Honen helburua eskualdean sortzen diren etxe partikularretako, dendetako, ostatuetako, jatetxeetako, tailerretako eta abarretako hiri hondakinak bildu eta berreskuratzea da.
Ohiko bilketa sistema bi edukiontzi mota desberdinetan egiten da: gaikako bilketa (beira, papera eta kartoia, eta ontziak) iglu modukoetan eta errefusaren bilketa gurpildun edukiontzietan. Materia organikoaren birziklapenerako konposta egiten da (etxe konposta edo auzo konpozta), baita sortzaile handiei atez-ateko bilketa. Guzti honi gehitu behar zaizkio traste handien eta paper edo kartoi kantitate handien etxez etxeko bilketa eta hondakin bereziak biltzeko garbigune txikiak eta mugikorra. Zerbitzu hauek eskaintzeko Malerrekako Mankomunitateak elkarlanean dihardu Baztango Udalarekin eta Bortzirietako Hiri-hondakinen Mankomunitatearekin.
Honetaz gain, zerbitzuaren helburuen artean daude birziklapena eta eskualdeko ingurunearen aldeko errespetua bultzatzea. Ingurunearekiko inplikazioa gizarte guztiarena dela ulertu behar dugu, mankomunitatearen betebeharra zerbitzua eskaintzea da, baino gizartea da zerbitzua erabiliz hondakinen birziklapenean lagunduko duena. Hondakinen ekoizpen igoera gizartearen arazo orokorra dela esan daiteke baina aldi berean gure esku dago handiagotze hori murriztea, gure portaeraren ondorioz hondakin sortze tasa aldakorra izan daitekeelako.
Administrazio publikoa garen heinean gure erantzukizuna egoera hau modu iraunkorrean kudeatzea da, zerbitzu egoki bat eskainiz hondakinen murrizketan eraginez eta gaikako bilketa bultzatuz. Norbanakoen ahalegin txikiekin etekin kolektibo garrantzitsuak lor ditzakegula gogoan izan behar dugu.